Azaroan, Eibarren erosteak eta kontsumitzeak saria dute!

Eibarko merkatariek eta ostalariek bi kanpaina jarri dituzte martxan, herriko dendetan erosi eta tabernetan kontsumitzen dutenak saritzeko. Eibarko Merkataritzaren Tonbola | Azaroaren 9tik 28ra Kanpainan parte hartzen duten dendetan 25 euroko edo gehiagoko erosketak eginda, Eibarko Dendarien Elkarteko bazkide diren dendetan gastatzeko 25 euroko sariak irabazteko aukera izango duzu. Sariak abenduaren 5era arte erabili ahal …

Amestiren “P&B Sinfonia”, Eibarko pintxo onena

Eibarko XXII. Pintxo Lehiaketak baditu irabazleak. Amesti tabernako “P&B Sinfonia” pintxoak lehen saria eskuratu du, epaimahaiak bere zaporea eta osagaien arteko oreka nabarmendu ostean. Bestalde, Kultu tabernako “Txibipintxu” pintxoak bertako produktuen erabilera onenaren saria jaso du, eta Gure Kaiolako “Udazkena Kaiolan” izan da publikoaren gogokoena. Sariak azaroaren 30ean banatuko dituzte, San Andres jaiaren ospakizunen barruan.

Tags:

Eibarko 22. San Andres Pintxo Lehiaketan 21 tabernak hartuko dute parte

Urriaren 28an eta 29an egingo da Eibarko 22. San Andres Pintxo Lehiaketa, Arrate Kultur Elkarteak antolatuta. Aurten, 21 tabernak hartuko dute parte, lehiaketarako bereziki prestatutako pintxoekin. Antolatzaileek pozik hartu dute parte-hartze handia, eta herritarrak animatu dituzte tabernetara hurbildu, pintxoak dastatu eta ekimenaz gozatzera. Lehiaketako proposamen guztiak tabernetan eskuragarri egongo diren esku-orrietan kontsultatu ahal izango dira.Taberna …

Tags:

Tripontziak ekimen gastronomikoa azaroaren 6tik 29ra izango da Debabarrenean

Tripontziak ekimen gastronomikoaren 13. edizioa ospatuko da azaroaren 6tik 29ra. Aurten, Debabarreneko zortzi jatetxek hartuko dute parte, bertako eta sasoiko produktuekin prestatutako menu bereziak eskainiz, 39 euroan. Ekimenaren helburua eskualdeko gastronomia, jatetxeak eta tokiko ekoizleak ezagutzera ematea da. Gainera, parte-hartzaileen artean bertako produktuz osatutako bi otar zozkatuko dira. Menuak ezagutzeko, debabarrenaturismo.com webgunea bisita daiteke. Aldez …

Tags:

…eta kitto!-k “Nirekin hasi euskaraz” kanpaina abiatu zuen atzo herriko 27 tabernatan

Herriko tabernetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena maiatzaren 29ra arte egongo da martxan. Ekimenak taberna-giroan euskararen presentzia eta erabilera indartzea du xede, eta horretarako hainbat baliabide banatu dituzte herritarren eta ostalarien artean. Kanpainan parte hartu nahi duten ostalariek leloa daraman pin-a eramango dute soinean. Horren bidez, bezeroei adieraziko diete haiengana hurbiltzean lehen hitza edo …

“Nirekin hasi euskaraz” kanpaina, Eibarko ostalaritzan

“…eta kitto! Euskara Elkarteak” “Nirekin hasi euskaraz” kanpaina jarriko du martxan Eibarko ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko. Ekimenaren helburua da ostalaritzan zerbitzarien eta bezeroen arteko lehen harremanean euskararen erabilera bultzatzea. Askotan, lehen agurra euskaraz egiteak elkarrizketa euskaraz jarraitzeko aukera errazten du; horregatik, kanpainak lehen urratsa euskaraz ematera gonbidatzen du. Eibarko ostalaritzak presentzia handia du herritarren egunerokoan, …