Eibarko XXII. Pintxo Lehiaketak baditu irabazleak. Amesti tabernako “P&B Sinfonia” pintxoak lehen saria eskuratu du, epaimahaiak bere zaporea eta osagaien arteko oreka nabarmendu ostean.
Bestalde, Kultu tabernako “Txibipintxu” pintxoak bertako produktuen erabilera onenaren saria jaso du, eta Gure Kaiolako “Udazkena Kaiolan” izan da publikoaren gogokoena.
Sariak azaroaren 30ean banatuko dituzte, San Andres jaiaren ospakizunen barruan.