Eibarko merkatariek eta ostalariek bi kanpaina jarri dituzte martxan, herriko dendetan erosi eta tabernetan kontsumitzen dutenak saritzeko.
Eibarko Merkataritzaren Tonbola | Azaroaren 9tik 28ra
Kanpainan parte hartzen duten dendetan 25 euroko edo gehiagoko erosketak eginda, Eibarko Dendarien Elkarteko bazkide diren dendetan gastatzeko 25 euroko sariak irabazteko aukera izango duzu.
Sariak abenduaren 5era arte erabili ahal izango dira, sarian adierazitako dendan gutxienez 25 euroko erosketa eginda.
Eibarren Irabazi | Azaroaren 9tik 15era
Tabernetara joateak ere badu saria! Egun horietan, Eibarko 42 ostalaritza-establezimenduk sariak banatuko dituzte bezeroen artean.
Kafe bat, zurito bat edo ardo bat doan irabazteko aukera izango duzu, bertan gozatzeko!