Category: Uncategorized @eu

Ez galdu Lore, Landare eta Zuhaitzen Azoka!

Larunbat honetan, martxoak 16, Urkizuko parkea kolorez beteko da Eibarko Udalak eta Dekolorek antolatutako Lore, Landare eta Zuhaitz Azokaren XIV. edizioarekin. Naturazaleentzako ekitaldi aproposa, bertan, Euskadi eta Nafarroako 14 ekoizle biltzen dira. Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topaketa: Azokak aukera ematen du zuzenean ekoizleei erosteko, beren produktuak ezagutzeko eta beraiengandik aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko. Zer aurkitu dezakezu? …

Zinema bizi, Eibarren erosi!

Erosi eta gozatu zinemaz deskontuarekin! Gogoratu Eibarko Merkatarien Elkarteko denda elkartuetan 20 €-tik gorako erosketak eginez 2 €-ko deskontua lor dezakezula zure zinema komertzialeko sarreretan. Aprobetxatu aukera hau eta gozatu zure pelikula gustukoenez prezio berezian!

Neguko Aukeren Azokak ateak ireki ditu dagoeneko!

Neguko Aukeren azokan aurkitu behar duzun hori Otsailaren 28tik martxoaren 1era, Eibar paradisu bihurtuko da erosketak maite dituztenentzat Neguko Aukeren Azokarekin. Edizio honetan, bertako 26 saltokik beherapen izugarriak eskainiko dizkizute beren produktuetan: arropa, oinetakoak, jostailuak, dekorazio-gaiak, liburuak… Eta askoz gehiago! 17 stand daude Errebal Plazian, eta beste 9 saltokik haien lokaletatik bertatik hartuko dute parte. …

Aurten ere Factoring-a Eibarren!

Otsailaren 28tik martxoaren 1era, Neguko Aukeren Azoka itzuliko da Eibarrera. Aurten, bertako 26 saltokik hartuko dute parte ekitaldian, horietako 17 Errebal Plazian kokatuak eta 9 euren lokaletan. Eskaintza jasanezinak, deskontu bereziak eta prezio zoragarriak dituzu zain hainbat eta hainbat produktutan: arropa, oinetakoak, dekorazioa, etxea, kirola… Aurkitu behar duzun guztia prezio zoragarrietan! … eta Kitto! Euskara …

Euskaraz barra-barra kanpainaren ihes-gela ibiltaria Eibarrera dator martxoan

“17. Logela” izeneko ihes-gela ibiltaria Untzagan izango da martxoaren 22, 23 eta 24an. Doakoa izango da, baina aurrez erreserba egin behar da. Euskaraz barra-barra (e//) kanpainaren ihes gela ibiltariaz Eibarren gozatu ahal izateko honako lotura honetan sartuta https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/#erreserba-egin eman behar da izena. 40 minutuko iraupena du eta txanda ezberdinak egongo dira: Ostirala, martxoak 22, 17:00-21:00 artean; Larunbata, …

Anabel Alonso aktorearen solasaldiarekin hasi dira Eibarko XLVII. Antzerki Jardunaldiak

Atzo, otsailak 15, XLVII. Antzerki Jardunaldien aurkezpena izan zen, Anabel Alonso eta Irene Hernando antzezleen arteko solasaldiarekin.  Coliseoan, Hezkuntza Esparruan eta baita kalean ere, hogei konpainia baino gehiagoren lanak ikusi ahal izango dira Euskadiko kultur erreferentzia bihurtu den ekimen honetan. Gogoratu, Eibarko Dendarien Elkarteko saltokietan erosteagatik, XLVII.Eibarko Antzerki Jardunaldiez gozatzeko zozketatuko ditugun sarrera bikoitzeko bat …

Pozik inauterietako parte-hartze handiagatik

Aratoste martitzenak amaiera eman zion giro bikaina izan duten jaiei. Udalak tabernetako dekorazio lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman ditu. Lehen saria Kontent tabernako kabaretarentzat izan zen, bigarren postua Koskor tabernarentzat, Barbieren dekoratuarekin. Adarabarrek ere aipamen berezia jaso zuen. Guridi, Kultu, Tas-Tas, Ametsa eta Slow tabernek ere parte hartu zuten lehiaketan.

Tokikoa sustatu eta antzerkiaz gozatu

Otsailaren 14tik martxoaren 6ra, Eibarko Dendarien Elkarteko saltokietan erosteagatik, XLVII.Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan antzerkiaz gozatzeko zozketatuko ditugun sarrera bikoitzeko bat lor dezakezu. Zozketan parte hartzeko bi modu daude:– 15 sarrera bikoitz Eibar Txartelaren bidez zozketatuko dira, Rural Kutxa datafonoaren bitartez, erosketa egiten den unean.Oraindik Dendarien Elkarteko txartelik ez baduzu, ez galdu aukera.– 15 sarrera bikoitz …

Maixa Tabernak ikuspegi berrituarekin ospatu du bere irekiera

Eibarko erdigunean dagen (Fermin Kalbeton kalea, 8) Maixa Tabernak, ikuspegi berrituarekin ireki ditu ateak. Izan ere, orain ogitartekoetan espezializatzen da, pintxo ugari eskaintzeaz gain. Ostegunetik igandera bitartean zabalik dago, eta gosariak, bazkariak eta afariak eskaintzen ditu, gaueko 2:00ak arte etenik gabe. Laster, etxez etxeko zerbitzua ere eskainiko dute, bezeroek etxetik janariaz gozatzeko aukera izan dezaten. …

“Guridi Rock” jaia antolatu dute zapaturako

Larunbatean, urtarrilak 20, “Guridi Rock” jaia ospatuko da Guridi tabernan. Larunbat arratsalde eta gaua girotzeko ekimena da. 20:00etan hasiko da jaia “Poteo Rockerua”rekin. Ondoren, 22:00etan, KABA musikariaren txanda izango da, honen eskutik rock bertsioak entzun eta dantzatu ahal izango dira, gehienak euskaraz. Azkenik, 23:30etan “Gau Girotua” hasiko da rock musika euskaldunarekin.