“Guridi Rock” jaia antolatu dute zapaturako

Larunbatean, urtarrilak 20, “Guridi Rock” jaia ospatuko da Guridi tabernan. Larunbat arratsalde eta gaua girotzeko ekimena da. 20:00etan hasiko da jaia “Poteo Rockerua”rekin. Ondoren, 22:00etan, KABA musikariaren txanda izango da, honen eskutik rock bertsioak entzun eta dantzatu ahal izango dira, gehienak euskaraz. Azkenik, 23:30etan “Gau Girotua” hasiko da rock musika euskaldunarekin.