Pozik inauterietako parte-hartze handiagatik

Aratoste martitzenak amaiera eman zion giro bikaina izan duten jaiei.

Udalak tabernetako dekorazio lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman ditu. Lehen saria Kontent tabernako kabaretarentzat izan zen, bigarren postua Koskor tabernarentzat, Barbieren dekoratuarekin. Adarabarrek ere aipamen berezia jaso zuen. Guridi, Kultu, Tas-Tas, Ametsa eta Slow tabernek ere parte hartu zuten lehiaketan.