Neguko Aukeren Azokak ateak ireki ditu dagoeneko!

Neguko Aukeren azokan aurkitu behar duzun hori

Otsailaren 28tik martxoaren 1era, Eibar paradisu bihurtuko da erosketak maite dituztenentzat Neguko Aukeren Azokarekin. Edizio honetan, bertako 26 saltokik beherapen izugarriak eskainiko dizkizute beren produktuetan: arropa, oinetakoak, jostailuak, dekorazio-gaiak, liburuak… Eta askoz gehiago! 17 stand daude Errebal Plazian, eta beste 9 saltokik haien lokaletatik bertatik hartuko dute parte.

Ez galdu ostiraleko pintxo-potea!

Azokaren itxiera ospatzeko, martxoaren 1ean, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, Trinkete tabernak pintxo-pote batera gonbidatzen zaitu, Sofia eta Ander taldearen zuzeneko musikarekin.

Euskeraz Primeran: erosketetan euskara sustatuz

… eta Kitto! Euskara Elkartea azokan izango da Euskeraz Primeran kanpaina sustatzeko stand batekin. Jarduera ludikoetan parte hartu, eta era berean, euskarazko hiztegi berria ikasi.

Zorte on zozketan!

… eta Kitto! erakustokitik pasa eta jardueretan parte hartzen duten guztiek opari poltsa bat eraman eta 100 euroko Oparitu Eibar Txartelaren zozketan parte hartu ahal izango dute.

Ez galdu aukera paregabe hau!

  • Datak: Otsailak 28, otsailak 29 eta martxoak 1
  • Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara
  • Lekua: Errebal Plazia eta parte hartzen duten saltokiak