Euskaraz barra-barra kanpainaren ihes-gela ibiltaria Eibarrera dator martxoan

“17. Logela” izeneko ihes-gela ibiltaria Untzagan izango da martxoaren 22, 23 eta 24an. Doakoa izango da, baina aurrez erreserba egin behar da.

Euskaraz barra-barra (e//) kanpainaren ihes gela ibiltariaz Eibarren gozatu ahal izateko honako lotura honetan sartuta https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/#erreserba-egin eman behar da izena.

40 minutuko iraupena du eta txanda ezberdinak egongo dira:

  • Ostirala, martxoak 22, 17:00-21:00 artean;
  • Larunbata, martxoak 23, 10:00-14:00 eta 17:00-21:00 artean;
  • Igandea, martxoak 24, 10:00-14:00 eta 17:00-21:00.

Ihes-gelan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: 16 urte beteta izan, euskara ulertu edota hitz egiteko gai izan, gehienez 5 laguneko taldea osatu.