Category: Uncategorized @eu

Baratze Gourmet tabernak irabazi du Eibarko XIX pintxo lehiaketa

Hamahiru tabernek parte hartu dute XIX. edizio honetan. Epaimahaiak Pintxo onenaren saria ‘Baratze Gourmet’ tabernari ematen dio, ‘Gorringo eta Onddoa’ pintxoagatik. Garaiko produktuen erabilera eta teknikaren mailagatik aukeratu dute garaile (150€, diploma Arrate Kultur Elkartea eta garaikurra Udalaren eskutik). Bestalde, bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria Trinkete tabernaren ‘Sardinatxoa’ pintxoak irabazi du. Arrain eta barazkien …

Egoaizia Elkarteak Eibarko kontsumo arduratsuaren mapa aurkeztu du

Egoaizia elkartea Gobernuz Kanpoko Erakundea da, eta gizarte bidezkoagoak, demokratikoagoak eta solidarioagoak eraikitzeko lan egiten du. Urriaren 8an Egoaiziak “Eibar Eraldatuz” proiektua aurkeztu zuen, kontsumo arduratsua sustatu nahi duen formatu digitaleko tresna interesgarri eta praktikoa. Plataforma hau, mapa bat da. Bertan, ekonomia solidarioagoa babesten duten negozio-direktorio bat kontsulta daiteke. Mapa honek gizartearekiko eta planetarekiko ekonomia …

BADATOR AURTENGO PINTXO LEHIAKETA

Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren eta Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin, San Andres Pintxo Lehiaketaren XIX. edizioa antolatu du. Urriaren 25ean eta 26an, edizio honetan parte hartzen duten 13 establezimenduek lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatu ahal izango dituzte nahi duten guztiek. Pintxo gogokoenaren alde bozkatzen duten bezero guztiak sari baten zozketan sartuko dira. Irabazleak urriaren 27an …

‘Umeak Eskolara’ eta ‘Dirulaguntzak ikasleei’ familientzako laguntzak

Ikasturte hasierarekin batera, “Umeak Eskolara” eta “Dirulaguntzak Ikasleei” programak martxan jarri dira. Eibarko Udalak ia 300.000 € bideratuko ditu Eibarko saltokietan erosketak egiteko. Horrela, udalak eta ECCAk Eibarko merkataritza-sektorea indartu nahi dute. Erosketak 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin behar dira, eta ezinbestekoa da arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak …

Oporretako itzulerak saria du!

Irailaren 4tik 24ra, Eibarko Dendarien Elkarteko saltokietan erosteagatik, zozketatuko diren 30€-ko 100 “Oparitu Eibar” txarteletako bat lor dezakezu. Zozketan parte hartzeko bi modu: – 60 “Oparitu Eibar” txartel, Eibarko Dendarien Elkarteko Txartelaren bidez zozketatuko dira, Rural Kutxa datafonoaren bitartez, erosketa egiten den unean. Oraindik Dendarien Elkarteko txartelik ez baduzu, ez galdu aukera. – 40 “Oparitu …

Giro ezin hobearekin hasi da Factoringa

Toribio Etxebrria kaleak “Udako Aukeren Azoka” inauguratu du gaur goizean, ostirala arte (hilak 21), eta 20 standetan beherapen handiak izango ditu hainbat sektoretan, hala nola moda, oinetakoak, osagarriak, dekorazioa edo kirola. Ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da.  Zalantzarik gabe, gure herriaren dinamizatzaile garrantzitsua da ekitaldia.  Eibartarrak eta inguruko herrietako bizilagunak azoka bisitatzera gonbidatzen ditugu. PARTE-HARTZAILEAK:Bambi, Beittu, …

Gigil, Debabarreneko enpresa komertzial nabarmenena bezala saritu dute

Eibarko Dendarien Elkarteko bazkide den Gigil Design Studio establezimenduak, Laura Albistegui buru duela, irabazi du aurtengo “10bitxiak” saria, Gipuzkoako Bazkundeak bultzatutako eta eskualde ezberdinetako enpresa garrantzitsuenak aintzatesten dituen ekimenean. Gigil, Debabarreneko enpresa komertzial nabarmenena bezala saritu dute. Zorionak Laura!

Merkatariak pozik daude Erosketa-Bonuen kanpainak izan duen harrerarekin

«Eskualdeko herrietako bezero ugari gerturatu dira eta gure eskaintza nota altuarekin baloratu dute», diote. Eibarko merkatariek salmentak sustatzeko asmoz maiatza bukaeran martxan jarri zuten kontsumo-bonuen kanpaina «modu oso positiboan» baloratzen dute. Bonuen erosketa amaitutzat eman da eta kontsumitzeko azken eguna ekainak 18, igande hau, izango da. 153 establezimendu batu dira Eibarko Udalak bultzatutako ekimen honetara, …

Martxan da Bulebú jatetxea

Berri onak Eibartar gastronomiarentzat!! Hainbat hilabetez lokala goitik behera zaharberritzen aritu ondoren, iritsi da BULEBÚ JATETXEAren irekiera! Aho bete hortz utziko zaitu bere estetika berriak, non sarrera ederra, jantokia eta barra itzela nabarmentzen diren. Gozatu esperientzia gastronomiko bikainaz eta dastatu gosari osoak, pintxo bereziak eta mokaduak, eta baita karta bete-beteko hasierako, haragi eta arrain ugariak …

Erosketa-Bonuen kanpaina berria abian da

Datorren astelehenean, maiatzaren 22an, goizeko 9:00etan, Eibarko Udalaren dirulaguntzarekin eta Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearekin lankidetzan, Erosketa-Bonuen kanpaina berri bat hasiko da,  Eibarko 150 establezimendu baino gehiagotan produktuak eta zerbitzuak erosteko. Kanpaina honetan, 3 bonu mota egongo dira, honako ezaugarri hauekin: MERKATARITZA ETA ZERBITZU BONUAK; 50 €-ko balioarekin, 40 €-tan erosita. OSTALARITZAKO BONUAK; 20 €-ko …

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela