Barrakak etxeko txikienentzat

Gabonetako barrakak herriko hiru tokitan jarriko dira abenduaren 22tik aurrera.  Txaltxazelaian bost atrakzio egongo dira eta hiru Urkizun. Hauek urtarrilaren 8ra arte egongo dira.

Gainera, dagoeneko karrusel bat martxan dago azaroaren 2tik Toribio Etxebarria kalean, anbulatorioaren ondoko parkean, eta han egongo da otsailaren amaiera arte.

Aipatutako guztietan ibili ahal izatekotxartelak herriko denda eta tabernetan banatuko dituzte, 20 euroko gastua egiten duten bezeroen artean. Bonuei esker, itzulia euro bakar baten truke izango da, bonuak ez dituztenentzat aldiz, itzuliak 2€-ko kostua izango du.