OPARITU EIBAR TXARTELA PROMO BERRIA – MERKATARITZA ETA ZERBITZUAK

Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak (ECCA) Eibarko Udalaren eta Nafarroako Rural Kutxaren kolaborazioarekin batera “Oparitu Eibar Txartela” kanpaina promozional berria martxan jarri du beherapenak eskainiz, oraingoan merkataritza eta zerbitzuak sektoreari zuzenduta. Txartel hau erosieibarren.eus webgunearen bidez eskura daitezke azaroak 13tik aurrera.

Merkataritza eta zerbitzuak sektorea:
50€-ko txartela 40€-gatik
100€-ko txartela 80€-gatik
*Erabiltzaileek 20€-ra arte aurreztu dezakete.

Merkataritza eta Zerbitzuak txartel promozionalak azaroak 13an jarriko dira salmentan goizeko 10:00etan, eta erosieibarren.eus webgunearen bitartez erosketa formularioa aktibatuko da. Erosketa formulario honetan erosketa oso erraz egin daiteke:
• Aukeren artean nahi duzun txartela hautatu. Txartel bakarra eskura daiteke NAN edo AIZ bakoitzeko (NAN bakoitzeko 50 €-ko edo 100 €-ko txartel bat hartu daiteke).
• Bete formularioa datu pertsonalekin.
• Aukeratu txartela jasotzeko gunea. Txartelak erosketa egin eta, gutxienez, 3 egun baliodunen ostean egongo dira eskuragarri.
• Azkenik, eskuratutako txartela ordaindu. Txartela erabil daitekeen establezimenduak formularioan azaltzen dira.

• Txartelak zerrendan adierazitako establezimenduetarako bakarrik egongo dira aktibatuta; beste establezimendu batzuetan erabiliz gero, txartelak ez dute funtzionatuko.
• Promozioa 2023ko abenduaren 5ean bukatuko da. Data hau igarotakoan, promozio honetako txartelak baliogabetuko dira, txartelak dirua eduki arren. Zenbateko hau ezin izango da inolaz ere berreskuratu.
• Txartelen zenbatekoa erabilitakoan erabilitako azken establezimenduan utzi beharko dira birziklatzeko.