Gabonetako argien piztuera

Bihar asteartea, azaroak 28, Eguberrietako argiak piztuko dira Eibarko kaleetan, Errebal Plazan 18: 00etan egingo den ekitaldi batean. Bertan, Jon Iraola alkatea izango da, beste udal ordezkari batzuekin batera, baita merkataritza eta ostalaritzako ordezkariekin ere. Argiztapenaren inaugurazioaren ondoren, ekitaldi irekia egingo da, herritar guztiak gonbidatuta egongo dira bertara. Gainera, umeentzat txokolatada eta DJ baten emanaldia ere egongo da.