Eibarrek “Rexcatering” egitasmoa indartu du, Hondakin Zero hozkailu gehiago jarrita.

Udalak bi gune berri ireki ditu Errebalen eta Urkin, elikagaiak doan jasotzeko. Horrela, beste lau ikastetxe batu dira elikagaien xahutzearen aurkako ekimenera. Eibarrek sendotu egin du ekonomia zirkularraren aldeko apustua. Egogaingo lehen “Hondakin Zero Hozkailua”k oso harrera ona izan du —bertan utzitako errazio guzti-guztiak aprobetxatu dira—, eta, arrakasta horren ondoren, Rexcatering zerbitzua herriko beste gune …

Antxon gozotigiak ateak itxi ditu 80 urtez eibarko etxeak gozotzen egon ostean

Bada zapore gazi-gozoa uzten duen albisterik, eta Antxon Gozotegiaren itxiera horietako bat da, zalantzarik gabe. Zortzi hamarkadaz eibartarren bizitza gozatu ondoren, herriko gozo-denda mitiko honek behin betiko esango du agur, erretiroa hartzeko garaia iritsi baita. Kolpe latza herriko merkataritzarentzat. Duela 80 urte zabalduz geroztik, Antxon ez da negozio hutsa izan; elkargune bat izan da, eta …

ATAL BERRIA! Eskulangintza eta gaztetasuna K-bitaminaren dosi berrian.

Atal honetan Hartara markaren sortzaile den Jone Olabarriren nondik norakoak kontatzen dira. Bere tailerreko ateak ireki ditu prozesu sortzaileaz, modaz eta ofizioaz hitz egiteko. “Poltsa bakoitza bakarra da. Nik oihal zati bat margotzen dut, eta hortik ez dakit zenbat poltsa aterako diren.” Solasaldi honetan, pieza bakoitza bakarra bihurtzen duen magiaz dihardu, baina baita beste gai …

Prest al zaudete X. Gilda Txapelketarako?

Aurtengo edizioa bereziki indartsua izango da, parte-hartze kopurua inoiz baino handiagoa izango baita: guztira 18 tabernak eman dute izena otsailaren 3tik 5era bitartean ospatuko den lehiaketan. Parte-hartzaileak: Akara, Ametsa, Azkena, Baco Leku Ego Gain, Baco Leku Urkizu, Baisi, Banaka, Beleko, Bossa, Depor, Guridi, Kontent, Koskor, Kultu, Nuvola, Topa Leku, Trinkete eta Zelai Bide. Epaimahaia eta …

ATAL BERRIA! Entzungai dago jada K-bitaminaren dosi berria.

Atal honetan Irritsa dendako Begoña Plazak bere ikuspuntua elkarbanatu digu. Arropa denda bat janzteko toki bat baino askoz gehiago dela erakusten digun solasaldia. “Alternatiba askoz hurbilagoa eta gizatiarragoa gara. Zerbitzu handia ematen dio herriko jendeari, bizitza handia ematen dio herriari”. Zertaz doa solasaldia zehazki? Sektorearen bilakaera: Nola aldatu den tokiko merkataritza urte hauetan. Esfortzua eta …

XLIX. Antzerki Jardunaldiak: Eibarko agertokiek era guztietako ikuskizunak hartuko dituzte

Eibarko Coliseo antzokiak XLIX. Antzerki Jardunaldien aurkezpena hartu du gaur goizean. Jon Iraola alkateak azpimarratu duen bezala, hitzordu hau “herriko kulturaren zutoinetako bat da”, eta aurten ere kalitatezko proposamenekin dator: antzerkia, dantza, umorea eta haurrentzako ikuskizunak uztartuko ditu egitarauak. Nahiz eta kaleko ekintzak urtarrilaren 23an hasiko diren Lekim konpainiaren eskutik, edizio honen irekiera ofiziala otsailaren …

BIGARREN ATALA! Entzungai dago jada K-Bitaminaren dosi berria.

Atal honetan Txukunako Nerea Loiolari egindako elkarrizketa goza dezakezue, auzoko mertzeria bat hariak eta botoiak baino askoz gehiago dela erakusten digun solasaldia. “Auzo-mertzeria bat askoz gehiago da hariak eta botoiak baino… Txukuna gertutasuna, konfiantza eta bizirik mantentzen den ofizioa da.” Zertaz doa solasaldia zehazki? Belaunaldi aldaketa eta legatuari eustea. Gertuko merkataritzaren garrantzia hiriaren egunerokotasunean. Tradizioa …

Gabonetako balantze positiboa Eibarko ostalaritzan

Ostalaritzak modu positiboan baloratzen du Gabonetako aldia, enpresetako bazkariei esker hasiera aurreratua izan delako eta abenduan erreserba eta ospakizun ugari izan direlako. Jarduera handia izan da bai ostalaritza-lokaletan bai kaleetan ere. Berrikuntza gisa, aurten Gabon gauak mugimendu handiagoa izan du tradizionalki indartsuagoa izan den Urtezahar gauak baino; baliteke hori etxean egindako familia-ospakizunen gorakadagatik edo ospakizunak …

ESTREINALDIA! Entzungai dago jada K-Bitaminaren lehen atala.

Atzo argitaratu zen Eibarko merkataritzari zuzendutako lehen “energia-dosia”. Estreinaldi honetan Moapics-eko Maria Ochandianori egindako elkarrizketa ikus daiteke, eta gertuko merkataritza bikain definitzen duen gogoeta bat oparitu digu: “Ez da zer egiten dugun, nola egiten dugun baizik. Moapics-en oinarria entzutea da, eta xehetasunak zaintzea”. Zertaz izan zen solasaldia zehazki? Branding-a eta markaren identitatea. Negozio batek koherentziaz …

Errege Magoak Eibarrera etorriko dira

Urtarrilaren 5ean Hiru Errege Magoak Eibarrera iritsiko dira, eta harrera guztia prest dago. Udal Margo Eskolako irakasleek eta ikasleek aurten arabiar dekorazioarekin apaindu dituzte karroza eta eszenatokiak. Ekitaldiak 17:00etan hasiko dira Ipuruan dantza erakustaldi batekin, eta 19:00etan kabalgata aterako da Untzagatik. Ibilbidea amaitzean, erregeek haurrei harrera egingo diete udaletxeko patioan..