Euskeraz Primeran! Merkataritza Galak euskararen aldeko konpromisoa aitortu du

…eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraz Primeran! Merkataritza Galaren bigarren edizioa ospatu du, Eibarko denda eta tabernek euskararen alde egiten duten lana aitortzeko. Andrea Covadongak aurkeztutako ekitaldian, establezimenduek hartutako konpromisoen araberako oroigarriak jaso dituzte, eta Arrate Delgado Harri Artian musikari eibartarrak girotu du ospakizuna. Lehen hitza euskaraz egitea, sare sozialetan euskara erabiltzea edo establezimenduetako oharrak euskaraz …

Intersport Askasibarrek ateak itxi ditu Eibarren, erretiroa dela eta

Eibarrek agur esan dio egunotan herriko kirol munduari lotutako establezimendu ezagunenetako bati. Intersport Askasibarrek, urte askotan herriko merkataritzaren eta eguneroko bizitzaren parte izan ondoren, ateak itxi ditu erretiroa dela eta. Kirol materialaren salmentan erreferente izan da urte luzez, eta eibartar askorentzat ohiko denda izan da oinetakoak, arropa eta kirol ekipamendua erosteko garaian. Baina bere jarduera …