Maiatzaren 9an, udaberriko bigarren eskuko azoka Errebal plazan

Maiatzaren 9an egingo da udaberriko bigarren eskuko azoka Errebal plazan, 10:00etatik 14:00etara. Helburua da erabilitako objektuei bigarren bizitza ematea eta kontsumo arduratsua sustatzea.

Parte hartzeko bi aukera egongo dira: salmenta-postu bat erreserbatzea (aurrez izena emanda) edo gehienez hamar objektu gordailuan uztea, antolatzaileek saltzeko. Izen-ematea apirilaren 27tik maiatzaren 6ra egongo da zabalik. Ezingo dira eraman arropa, osagarriak edo altzari handiak.

Gainera, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailer doakoa egingo da, 11:30etik 14:00etara, plaza mugatuekin.

Prev Post
Abian da ‘Eibar Moda Sortzen’ diseinu eta joskintza lehiaketa