Eibarren erosteak saria du: badator 50 euroko 60 opari-txartelen zozketa

Apirilaren 14tik 25era, Eibarko dendarien elkarteko establezimenduetan erosteak saria izan dezake. Kanpaina honek 50 euroko 60 opari-txartel jarriko ditu jokoan, tokiko merkataritzan egindako erosketak saritzeko.

Guztira, 36 sari zuzen banatuko dira datafonoaren bidez, eta beste 24 sari parte hartzen duten saltokietako kutxetan utzitako tiketen artean zozketatuko dira.

Zozketa apirilaren 28an egingo da, eta saridunek apirilaren 29tik maiatzaren 10era bitartean erabili ahal izango dute txartela.

Tokiko merkataritza sustatzen jarraitzeko eta Eibarren erostearen alde egiten dutenak saritzeko beste ekimen bat da hau.

Zorte on guztioi!

Prev Post
Baratze Gourmetek Eibar ordezkatuko du Debabarrena Gourmet ekimenean