Eibarko Udalak ostegun honetan, azaroaren 27an, piztuko du Gabonetako argiztapena
Eibarko Udalak ostegun honetan, azaroaren 27an, 18:30ean Errebalen piztuko du Gabonetako argiztapena, musika, txokolatea eta jokoak izango dituen ekitaldi batean. Aurten 100.000 euro inguru bideratu dira argiztapenera, hiria edertzea, merkataritza dinamizatzea eta familientzako elkargune atsegina sortzea helburu. Alkateak, Jon Iraolak, eta Vanesa Hortas zinegotziak nabarmendu dute ingurune erakargarri bat sortzearen garrantzia, herriko jarduera komertziala indartzeko. …
