MARSI loradendarako kokapen berria

Ezagutu MARSIren freskotasuna Eibarko Ego-Gain 2an duen kokapen berrian. Xarmaz eta freskotasunez beteriko lokala Eibarko erdigunean. MARSIn bilatzen ari zaren lore eta landareak aurkituko dituzu. Ukitu desberdin bat bilatzen duten ekitaldi berezi, ezkontza, negozio eta enpresetarako lore-lanak egiten dira samurtasunez. Ezagutu ezazu bere interiorismo-estudioa ala nola erreforma integraletan eskaintzen dituen zerbitzuak Bisitatu MARSI gaur bertan!

‘Umeak Eskolara’ eta ‘Dirulaguntzak ikasleei’ familientzako laguntzak

Ikasturte hasierarekin batera, “Umeak Eskolara” eta “Dirulaguntzak Ikasleei” programak martxan jarri dira. Eibarko Udalak ia 300.000 € bideratuko ditu Eibarko saltokietan erosketak egiteko. Horrela, udalak eta ECCAk Eibarko merkataritza-sektorea indartu nahi dute. Erosketak 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin behar dira, eta ezinbestekoa da arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak …

Oporretako itzulerak saria du!

Irailaren 4tik 24ra, Eibarko Dendarien Elkarteko saltokietan erosteagatik, zozketatuko diren 30€-ko 100 “Oparitu Eibar” txarteletako bat lor dezakezu. Zozketan parte hartzeko bi modu: – 60 “Oparitu Eibar” txartel, Eibarko Dendarien Elkarteko Txartelaren bidez zozketatuko dira, Rural Kutxa datafonoaren bitartez, erosketa egiten den unean.Oraindik Dendarien Elkarteko txartelik ez baduzu, ez galdu aukera. – 40 “Oparitu Eibar” …

Giro ezin hobearekin hasi da Factoringa

Toribio Etxebrria kaleak “Udako Aukeren Azoka” inauguratu du gaur goizean, ostirala arte (hilak 21), eta 20 standetan beherapen handiak izango ditu hainbat sektoretan, hala nola moda, oinetakoak, osagarriak, dekorazioa edo kirola. Ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da.  Zalantzarik gabe, gure herriaren dinamizatzaile garrantzitsua da ekitaldia.  Eibartarrak eta inguruko herrietako bizilagunak azoka bisitatzera gonbidatzen ditugu. PARTE-HARTZAILEAK:Bambi, Beittu, …

Badator Udako Aukeren Azoka

Uztailaren 19, 20 eta 21ean emango zaio hasiera FACTORING “Udako Aukeren Azoka”-ren edizio berriari. Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak (ECCA) antolatzen du, Eibarko Udalarekin elkarlanean. 32 saltokik hartuko dute parte oraingoan, 20 Toribio Etxebarria kalean jarriko dira 10:00etatik 20:00etara. Beste 12ek beren saltokien barruan. FACTORING-ak Eibarko merkataritza indartu eta ikusarazi nahi du, eta hiriko eta …

Merkatariak pozik daude Erosketa-Bonuen kanpainak izan duen harrerarekin

«Eskualdeko herrietako bezero ugari gerturatu dira eta gure eskaintza nota altuarekin baloratu dute», diote. Eibarko merkatariek salmentak sustatzeko asmoz maiatza bukaeran martxan jarri zuten kontsumo-bonuen kanpaina «modu oso positiboan» baloratzen dute. Bonuen erosketa amaitutzat eman da eta kontsumitzeko azken eguna ekainak 18, igande hau, izango da. 153 establezimendu batu dira Eibarko Udalak bultzatutako ekimen honetara, …

Martxan da Bulebú jatetxea

Berri onak Eibartar gastronomiarentzat!! Hainbat hilabetez lokala goitik behera zaharberritzen aritu ondoren, iritsi da BULEBÚ JATETXEAren irekiera! Aho bete hortz utziko zaitu bere estetika berriak, non sarrera ederra, jantokia eta barra itzela nabarmentzen diren. Gozatu esperientzia gastronomiko bikainaz eta dastatu gosari osoak, pintxo bereziak eta mokaduak, eta baita karta bete-beteko hasierako, haragi eta arrain ugariak …

Erosketa-Bonuen kanpaina berria abian da

Datorren astelehenean, maiatzaren 22an, goizeko 9:00etan, Eibarko Udalaren dirulaguntzarekin eta Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearekin lankidetzan, Erosketa-Bonuen kanpaina berri bat hasiko da,  Eibarko 150 establezimendu baino gehiagotan produktuak eta zerbitzuak erosteko. Kanpaina honetan, 3 bonu mota egongo dira, honako ezaugarri hauekin: MERKATARITZA ETA ZERBITZU BONUAK; 50 €-ko balioarekin, 40 €-tan erosita. OSTALARITZAKO BONUAK; 20 €-ko …

EROSKETA- IBILBIDEA IRITSI DA!!!

Eibarko Dendarien Elkarteak antolatuta Eskuratu gutun-azala eta kartilla gure establezimenduetako batean. Apirilaren 11tik 30era, egin gutxienez 10 EROSKETA sustapen honetan sartzen diren dendetan . Gorde itzazu 10 TIKETAK gutun-azalean zigiluez markatutako kartillarekin batera. Horrela, 40€-ko 140 txarteletako bat irabazteko aukera izango duzu. Gainera, euskaraz egiten baduzu, zure saria are handiagoa izango da! INFO+ KARTILLAN BERTAN. Kanpainan parte hartzen duten …