Albisteak

100 euroko erosketa-bonoa irabaz dezakezu ASTINDU EIBAR lehiaketan

“ASTINDU EIBAR” lehiaketa martxan da. Lehiaketa AKEBAIk antolatu du, Eibar Merkataritza Gune Irekia elkartearen laguntzarekin (ECCA). Kanpaina honetan jendea perte hartzera bideratuta dago , bat egin nahi dutenek galderak erantzun beharko dituzte. Parte-hartzaileen artean bi sari mota banatuko dira: Oparitu Eibar Txartelak eta Coliseorako sarrerak. Parte hartu nahiez gero etdota dudak argitzeko kontsulta ezazu: https://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/martxan-da-201castindu-eibar201d-lehiaketa …

OPARITU EIBAR TXARTELA PROMO BERRIA – ELIKADURA ETA OSTALARITZA

Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak (ECCA) Eibarko Udalaren eta Nafarroako Rural Kutxaren kolaborazioarekin batera “Oparitu Eibar Txartela” kanpaina promozional berria martxan jarri du beherapenak eskainiz, oraingoan ostalaritza eta elikadura sektoreei zuzenduta. Txartel hauek www.erosieibarren.eus webgunearen bidez eskura daitezke azaroak 6tik aurrera. Bi sektoreetan zenbateko ezberdinak dituzten bi txartelen artean aukera daiteke: Ostalaritza sektorea: 50€-ko txartela …

Baratze Gourmet tabernak irabazi du Eibarko XIX pintxo lehiaketa

Hamahiru tabernek parte hartu dute XIX. edizio honetan. Epaimahaiak Pintxo onenaren saria ‘Baratze Gourmet’ tabernari ematen dio, ‘Gorringo eta Onddoa’ pintxoagatik. Garaiko produktuen erabilera eta teknikaren mailagatik aukeratu dute garaile (150€, diploma Arrate Kultur Elkartea eta garaikurra Udalaren eskutik). Bestalde, bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria Trinkete tabernaren ‘Sardinatxoa’ pintxoak irabazi du. Arrain eta barazkien …

Egoaizia Elkarteak Eibarko kontsumo arduratsuaren mapa aurkeztu du

Egoaizia elkartea Gobernuz Kanpoko Erakundea da, eta gizarte bidezkoagoak, demokratikoagoak eta solidarioagoak eraikitzeko lan egiten du. Urriaren 8an Egoaiziak “Eibar Eraldatuz” proiektua aurkeztu zuen, kontsumo arduratsua sustatu nahi duen formatu digitaleko tresna interesgarri eta praktikoa. Plataforma hau, mapa bat da. Bertan, ekonomia solidarioagoa babesten duten negozio-direktorio bat kontsulta daiteke. Mapa honek gizartearekiko eta planetarekiko ekonomia …

BADATOR AURTENGO PINTXO LEHIAKETA

Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren eta Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin, San Andres Pintxo Lehiaketaren XIX. edizioa antolatu du. Urriaren 25ean eta 26an, edizio honetan parte hartzen duten 13 establezimenduek lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatu ahal izango dituzte nahi duten guztiek. Pintxo gogokoenaren alde bozkatzen duten bezero guztiak sari baten zozketan sartuko dira. Irabazleak urriaren 27an …

MARSI loradendarako kokapen berria

Ezagutu MARSIren freskotasuna Eibarko Ego-Gain 2an duen kokapen berrian. Xarmaz eta freskotasunez beteriko lokala Eibarko erdigunean. MARSIn bilatzen ari zaren lore eta landareak aurkituko dituzu. Ukitu desberdin bat bilatzen duten ekitaldi berezi, ezkontza, negozio eta enpresetarako lore-lanak egiten dira samurtasunez. Ezagutu ezazu bere interiorismo-estudioa ala nola erreforma integraletan eskaintzen dituen zerbitzuak Bisitatu MARSI gaur bertan! …

‘Umeak Eskolara’ eta ‘Dirulaguntzak ikasleei’ familientzako laguntzak

Ikasturte hasierarekin batera, “Umeak Eskolara” eta “Dirulaguntzak Ikasleei” programak martxan jarri dira. Eibarko Udalak ia 300.000 € bideratuko ditu Eibarko saltokietan erosketak egiteko. Horrela, udalak eta ECCAk Eibarko merkataritza-sektorea indartu nahi dute. Erosketak 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin behar dira, eta ezinbestekoa da arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak …

Oporretako itzulerak saria du!

Irailaren 4tik 24ra, Eibarko Dendarien Elkarteko saltokietan erosteagatik, zozketatuko diren 30€-ko 100 “Oparitu Eibar” txarteletako bat lor dezakezu. Zozketan parte hartzeko bi modu: – 60 “Oparitu Eibar” txartel, Eibarko Dendarien Elkarteko Txartelaren bidez zozketatuko dira, Rural Kutxa datafonoaren bitartez, erosketa egiten den unean. Oraindik Dendarien Elkarteko txartelik ez baduzu, ez galdu aukera. – 40 “Oparitu …

Giro ezin hobearekin hasi da Factoringa

Toribio Etxebrria kaleak “Udako Aukeren Azoka” inauguratu du gaur goizean, ostirala arte (hilak 21), eta 20 standetan beherapen handiak izango ditu hainbat sektoretan, hala nola moda, oinetakoak, osagarriak, dekorazioa edo kirola. Ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da.  Zalantzarik gabe, gure herriaren dinamizatzaile garrantzitsua da ekitaldia.  Eibartarrak eta inguruko herrietako bizilagunak azoka bisitatzera gonbidatzen ditugu. PARTE-HARTZAILEAK:Bambi, Beittu, …

Badator Udako Aukeren Azoka

Uztailaren 19, 20 eta 21ean emango zaio hasiera FACTORING “Udako Aukeren Azoka”-ren edizio berriari. Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak (ECCA) antolatzen du, Eibarko Udalarekin elkarlanean. 32 saltokik hartuko dute parte oraingoan, 20 Toribio Etxebarria kalean jarriko dira 10:00etatik 20:00etara. Beste 12ek beren saltokien barruan. FACTORING-ak Eibarko merkataritza indartu eta ikusarazi nahi du, eta hiriko eta …