‘Umeak Eskolara’ eta ‘Dirulaguntzak ikasleei’ familientzako laguntzak

Ikasturte hasierarekin batera, “Umeak Eskolara” eta “Dirulaguntzak Ikasleei” programak martxan jarri dira. Eibarko Udalak ia 300.000 € bideratuko ditu Eibarko saltokietan erosketak egiteko. Horrela, udalak eta ECCAk Eibarko merkataritza-sektorea indartu nahi dute.

Erosketak 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin behar dira, eta ezinbestekoa da arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erostea Eibarko saltokietan. Ikasle bakoitzak 60,10 € jaso ahal izango ditu, eta kasu jakin batzuetan 120,20 € ere bai. Kanpaina horretarako EGO-GAIN 18 behean bulego bat gaituko da da. 

“Umeak Eskolara” programa 2008ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean jaio eta 2023ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean Eibarren etenik gabe erroldatuta dauden adingabeen (harrera-zentroak izan ezik) guraso, tutore edo familia-harrerako pertsonentzat da. 

“Dirulaguntzak Ikasleei” programaren kasuan, irakaskuntza arautuko edo okupazionaleko ikasketak, master edo doktorego homologatuak egiten ari diren ikasleak eta helduentzako ikastetxe publikoetan (HHE) ikasketak egiten ari diren pertsonak dira laguntzen hartzaileak.

+INFO: PEGORA edo www.eibar.eus