BADATOR AURTENGO PINTXO LEHIAKETA

Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren eta Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin, San Andres Pintxo Lehiaketaren XIX. edizioa antolatu du. Urriaren 25ean eta 26an, edizio honetan parte hartzen duten 13 establezimenduek lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatu ahal izango dituzte nahi duten guztiek. Pintxo gogokoenaren alde bozkatzen duten bezero guztiak sari baten zozketan sartuko dira.

Irabazleak urriaren 27an jakinaraziko dira eta sari banaketa azaroaren 30ean, San Andres egunean, 13: 30ean izango da Untzaga Plazako agertokian.

Lehiaketan parte hartuko duten ostalaritza-establezimenduak, bakoitza bere pintxoarekin, honako hauek dira: Azkena (El Completo), Amezti (Carrillera de Juani), Koskor (Laukia edo Borobila), Birjiñape Berria (Kroki), Kultu (Basatxerria), Kontent (Bakailo Xafla), Slow (Croqueta mar y montaña), Baratze Gourmet (Gorringoa eta onddoa), EzDok ZaiZoi (Tostahuntz), Chido (En nogada), Bulebú (Morcilla pan y Co), Trinkete (Sardinatxua) y Untzaga Gizarte Etxeko kafetegia (Untzaga Chicken).