60 erosketa-txartel zozketan Eibarko dendetan
Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) kanpaina berria abiarazi du: elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean 50 euroko 60 txartel zozketatuko ditu. Gainera, Oparitu Eibar txartelarekin ordaintzen baduzu, irabazteko aukera bikoitza izango duzu!
- Epea: Ekainaren 26ra arte.
- Zozketa: Ekainaren 30ean.
- Saria erabiltzeko datak: Uztailaren 1etik 19ra.


