Saria Eibarren gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egiten dutenentzat
Eibarren Akebaik, herriko dendari eta autoeskolekin batera, 100 euroko hiru erosketa-bonu banatuko ditu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz gainditzen duten eibartarren artean. Ekimen honek gidabaimena euskaraz ateratzera animatu nahi ditu herritarrak (AM, A, B, C, D edo E baimenak), tokiko merkataritza eta hizkuntzaren erabilera uztartuz. Bonua eskuratzeko, 2025ean zehar azterketa euskaraz gainditu eta Eibarren erroldatuta egotea …
