Amestik irabazi du pintxo onenari saria “Muselina Moltopiu” pintxoarengatik
Epaimahaiak Eibarko XXI. Pintxo Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman ditu. Amesti tabernak eskuratu du lehen saria, “Muselina Moltopiu” izeneko pintxoarekin. Bertako produktuekin egindako pintxo onenaren saria Depor tabernarentzat izan da, “Mendizale” proposamenarekin, eta publikoaren boto gehienak Beleko tabernaren “Trufas trufurius” pintxoak jaso ditu. Halaber, epaimahaiak aipamen bereziak egin dizkie Chic tabernari (“Brotxeta itsasoa eta mendia”) eta …
