Eibarko Udalak laguntza ekonomikoak eskainiko ditu negozioetan euskara txertatzeko
Eibarko Udaleko Euskara Sailak deialdi berri bat zabaldu du herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia indartzeko. Ekimen honen bidez, dirulaguntzak emango zaizkie beren irudi korporatiboan edo errotulazioan euskara (edo elebitasuna) lehenesten duten establezimenduei. Laguntza hauek hiru esparru nagusi hartzen dituzte barne: sarrerako errotulu nagusia, lokaleko barneko nahiz kanpoko inskripzio finkoak, eta irudi korporatiboko bestelako elementu …
