Bidezko Merkataritzaren azoka egingo da maiatzaren 23an Bizikleta Plazan

Maiatzaren 23an, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguneko azoka egingo da Eibarko Bizikleta Plazan, 10:00etatik 14:00etara.

Egoaizia, Aldatze, La Salle eta Proyde-Proega GGKEek antolatutako ekimenak kontsumo arduratsuaren inguruko gogoeta sustatzea du helburu, “Etorkizun jasangarria kontsumo arduratsuarekin” lelopean.

Goizean zehar adin guztientzako jarduerak izango dira: haurrentzako jolasak eta eskulanak, Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta eta dastaketa, produktuen saskien zozketa eta tokiko ekimenen presentzia, hala nola Eibar Eraldatuz.

Azokak herritarrak gonbidatu nahi ditu eguneroko kontsumo ohiturei buruz hausnartzera eta erosketa kontzienteagoen aldeko urratsak ematera.

Prev Post
…eta kitto!-k “Nirekin hasi euskaraz” kanpaina abiatu zuen atzo herriko 27 tabernatan
Next Post
Merkataritzarako eta Ile apaindegietarako – Estetikarako bonuen kanpaina berria abian da