Bidezko Merkataritzaren azoka egingo da maiatzaren 23an Bizikleta Plazan

Maiatzaren 23an, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguneko azoka egingo da Eibarko Bizikleta Plazan, 10:00etatik 14:00etara. Egoaizia, Aldatze, La Salle eta Proyde-Proega GGKEek antolatutako ekimenak kontsumo arduratsuaren inguruko gogoeta sustatzea du helburu, “Etorkizun jasangarria kontsumo arduratsuarekin” lelopean. Goizean zehar adin guztientzako jarduerak izango dira: haurrentzako jolasak eta eskulanak, Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta eta dastaketa, produktuen saskien zozketa …