Merkataritzarako eta Ile apaindegietarako – Estetikarako bonuen kanpaina berria abian da

Eibarko Udalak eta Eibarko Dendarien Elkarteak (EDE) bonuen kanpaina berri bat jarri dute martxan, tokiko merkataritza babesten jarraitzeko eta merkataritzako nahiz ile-apaindegi eta estetika sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko.

Kanpaina ekainaren 2an hasiko da, eta bonuak eskuragarri egongo dira izakinak agortu arte. Txartela erabiltzeko azken eguna ekainaren 20a izango da.

Edizio honetan, bono bakoitzak 50 euroko balioa izango du, eta 40 eurotan eskuratu ahal izango da; beraz, bono bakoitzeko 10 euroko aurrezpen zuzena izango da. Pertsona bakoitzak gehienez 100 euroko balioa duten bonuak erosi ahal izango ditu, soilik 80 euro ordainduta.

Bonuak modu errazean eskuratu ahal izango dira www.erosieibarren.eus webgunearen bidez, kanpainak irauten duen bitartean eskuragarri egongo den formularioa betez.

Bonuak atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira 2026ko ekainaren 20ra arte.

Ekimen honen bidez, Eibarko Udalak tokiko ekonomiaren dinamizazioarekin duen konpromisoa berresten du, hurbileko merkataritzan erosketak sustatuz eta hiriko merkataritza-sarearen jarduera eta bizitasuna indartzen lagunduz.

Kontsultatu Bonuak erabil daitezkeen establezimenduen zerrenda:

MERKATARITZA MODALITATEA

  • Moda: Cedry, Confecciones Vieco, Designed by Nona, Ditare, Doroti, Glow Up, Gratzina, Guby (Birjiñape), Guby (Zuloagatarren), Helmet House, Irritsa, Laguinda, Los Chicos, No Comment, Ttiki, Txukuna, Urdanibia, Xare
  • Bitxi-dendak: Alberto, Dirdai, Salaberria
  • Haurrak: Adarabar, Afede, Bambi, Kopiña, Moapics, Twins
  • Osagarriak: Eskulan, Gigil Design, Klaus, Leder, Marais
  • Oinetakoak: Galarreta, Oskarbi, Pissa, Retegi
  • Liburu-dendak eta informatika: Beep Informática, Infosec, Yraolagoitia
  • Farmaziak eta parafarmaziak (Parafarmaziako produktuak soilik): Castaño, Farmalur Berria, Idoia Morgado
  • Etxea: Atelier 11, Bed’s, Burbujas y más, Casamania, Comercial Zabala, Cortinas y persianas Eibar, Eguren, Electro Aguirre, Izadi, Izane, Kiñu, M10 estudio, Marsi, Neure, Nuvan, Otaola deskantsu denda, Trinmer
  • Optikak eta audiozentroak: Beittu, General Óptica, Igmar Audiocentro, Igmar Federópticos, Lakuesta, Multiópticas Eibar, Plazaola Natural Optics, Zentral Optika.

ILE APAINDEGI-ESTETIKA MODALITATEA

  • Ile-apaindegiak: Altair, Blenda, Castaño, Edurne, Soul, Tximak, Vintage
  • Estetika: Alai, Capi, Ibone, Idoia Bergaretxe, Irei, Lakett
Prev Post
Bidezko Merkataritzaren azoka egingo da maiatzaren 23an Bizikleta Plazan