ATAL BERRIA! Eskulangintza eta gaztetasuna K-bitaminaren dosi berrian.
Atal honetan Hartara markaren sortzaile den Jone Olabarriren nondik norakoak kontatzen dira. Bere tailerreko ateak ireki ditu prozesu sortzaileaz, modaz eta ofizioaz hitz egiteko. “Poltsa bakoitza bakarra da. Nik oihal zati bat margotzen dut, eta hortik ez dakit zenbat poltsa aterako diren.” Solasaldi honetan, pieza bakoitza bakarra bihurtzen duen magiaz dihardu, baina baita beste gai …
