Gabonetako Bigarren Eskuko Azoka 2025 Eibarren

Un año más, el Ayuntamiento de Eibar organiza el Mercado de Segunda Mano de Navidad, que tendrá lugar el 13 de diciembre en la Plaza del Errebal. Si quieres participar, es necesario reservar con antelación, y el plazo de inscripción comenzará el 27 de noviembre. También habrá dos talleres para niños para crear adornos navideños …

Eibarko Udalak ostegun honetan, azaroaren 27an, piztuko du Gabonetako argiztapena

Eibarko Udalak ostegun honetan, azaroaren 27an, 18:30ean Errebalen piztuko du Gabonetako argiztapena, musika, txokolatea eta jokoak izango dituen ekitaldi batean. Aurten 100.000 euro inguru bideratu dira argiztapenera, hiria edertzea, merkataritza dinamizatzea eta familientzako elkargune atsegina sortzea helburu. Alkateak, Jon Iraolak, eta Vanesa Hortas zinegotziak nabarmendu dute ingurune erakargarri bat sortzearen garrantzia, herriko jarduera komertziala indartzeko. …

Gabonak Eibarren

Eibarko Gabonetako barrakak azaroaren 27an hasiko dira eta Txaltxa-Zelaian, Urkizun eta Anbulatorioaren parkean jarriko dituzte, jai egun guztietan familientzako aisialdia eskainiz. Beste urteetan bezala, denda eta tabernek 20 €-tik gorako erosketekin bonoak banatuko dituzte: bonoarekin atrakzioak 1 €-tan erabili ahal izango dira; bonorik gabe, 2,50 € ordaindu beharko da bira bakoitzeko. Gainera, haur zein helduentzako …

Baserriko produktuen postu berriak Errebal merkatuari bultzada ematen dio

Errebal Plazia merkatuak beste eskaintza bat gehitu du, oraingoan baserriko zaporearekin. Kortezubiko ekoizlea den Víctorrek bere postu berria jarri du martxan, eta bertan fruta, barazki eta sasoiko bestelako produktuak eskaintzen ditu, zuzen-zuzenean bere ortotik ekarriak. Horrela, kilometro 0 produktuen presentzia sendotu egiten da Eibarko erdigunean. Postu berri hau zabaltzea Eibarko Udalak merkatuan espazio finko bat …

Merkataritza eta zerbitzu bonuak azaroaren 28ra arte erabili ahal izango dira

Merkataritza eta zerbitzuen azken kanpainako bonuak agortu dira dagoeneko, herritarren harrera bikaina izan dutelarik. Hala ere, bonuak erosi dituztenek oraindik ere azaroaren 28ra arte izango dute aukera hauek kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko. Jarraian, bonuak erabili daitezkeen establezimenduen zerrenda kontsultatu daiteke: PERTSONAREN EKIPAMENDUA Atelier 11, Azpiri, Bambi, Cedry, Closet, Confecciones Vieco, Corral, Designed by Nona, Ditare, …

San Andresak Eibarren 2026

San Andres jaiak Eibarren azaroaren 15etik 30era ospatuko dira, Udalak eta hainbat eragilek antolatutako egitarau zabalarekin. Jaiak herria musikaz, tradizioz eta jai-giroz betetzea du helburu, eta alkateak nabarmendu du adin guztietako eibartarrak batzen dituela, sustraiak eta herri-harrotasuna partekatuz, tradizioa eta modernitatea uztartuta. Egun nagusien artean, bakailaoarekin lotutako lehiaketak, Txistorraren Eguna, Bertso Jaialdia, kalejirak, erromeriak eta …

Merkataritza eta Zerbitzu sektoreentzako bono-kanpaina berria Eibarren

Tokiko merkataritza indartzen jarraitzeko asmoz, Eibarko Udalak eta Eibarko Merkataritza Gune Irekia elkarteak merkataritza eta zerbitzu arloei zuzendutako bono-kanpaina berria jarri dute abian. Ekimen hau azaroaren 11an hasiko da eta bonuak agortu arte egongo dira salgai, gehienez ere azaroaren 26ra arte. Kanpaina honetan 50 euroko balioa duten bonoak eskainiko dira 40 euroren truke, hau da, …

Parte hartu eta irabazi opari-txartelak Eibarko dendetan

Eibarko denda askotan aurkituko dituzu kutxatxo bereziak, non zure erosketa-tiketak sartu eta opari-txartelen zozketan parte hartu dezakezu. Jarduera honekin, bertako merkataritza babestu eta erosketak modu dibertigarrian sari bihur daitezke. Gainera, 36 txartel banatuko dira berehala Caja Rural txartelarekin ordaintzen duzunean. Irabazlea datfonoaren tiketean agertzen da, beraz ez da itxaron beharrik izango eta saritutakoak berehalako poza …

Amestik irabazi du pintxo onenari saria “Muselina Moltopiu” pintxoarengatik

Epaimahaiak Eibarko XXI. Pintxo Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman ditu. Amesti tabernak eskuratu du lehen saria, “Muselina Moltopiu” izeneko pintxoarekin. Bertako produktuekin egindako pintxo onenaren saria Depor tabernarentzat izan da, “Mendizale” proposamenarekin, eta publikoaren boto gehienak Beleko tabernaren “Trufas trufurius” pintxoak jaso ditu. Halaber, epaimahaiak aipamen bereziak egin dizkie Chic tabernari (“Brotxeta itsasoa eta mendia”) eta …

Urriaren 29an eta 30ean bueltatuko da Eibarko Pintxo Lehiaketa

Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren, Eibarko Udalaren eta Eibarko ostalarien laguntzarekin antolatutako ekimen honetan, hemeretzi establezimendu hartuko dute 21. edizio honetan. Aurtengo edizioko lehiakideak honako hauek dira: Amesti, Azkena, Baisi, Baratze Gourmet, Bacoleku Ego-Gain, Beleko, Bossa, Chic, Chido, Depor, Gure Leku, Kontent, Koskor, Kultu, Lusai, Topa-leku, Trinkete, Txoko eta Tunelpe. Lehiaketa izango den …