
“Umeak Eskolara” eta “Dirulaguntzak Ikasleei” programak martxak jarri dira
- 1 de September de 2025
- 4
- Uncategorized @eu
Eibarko Udalak “Umeak Eskolara” eta “Dirulaguntzak Ikasleei” programak abiarazi ditu ikasturte berria hastearekin batera. ECCArekin batera bultzatutako ekimenak dira, eta tokiko merkataritzan erosketak sustatzea dute helburu.
Erosketak Eibarko establezimenduetan egin beharko dira, 2025eko irailaren 1etik urriaren 10era bitartean, eta arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak edo lentillak direnean bakarrik izango dira baliozkoak. Ikasle bakoitzak 60,10 € jaso ahal izango ditu. Laguntza hauek EIBAR MERKATARITZA GUNE IREKIKO (ECCA) bulegoan (Untzaga plaza 7, 3 behea) kudeatuko dira.
“Umeak Eskolara” programa 2010eko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako adingabeen gurasoei, tutoreei edo familia-harrerako pertsonei (harrera-zentroak izan ezik) zuzenduta dago, betiere Eibarren 2025eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean etenik gabe erroldatuek bakarrik jaso ahal izango dute laguntza.
“Dirulaguntzak Ikasleei” dagokienez, laguntza irakaskuntza arautuetan edo okupazionaletan, master edo doktorego ofizialetan eta helduentzako hezkuntzako ikastetxe publikoetan (HHE) matrikulatutako ikasleentzat da.
Informazio gehiago PEGORAn edo www.eibar.eus webgunean.