Udalak sare sozialetarako lehiaketa bat jarri du martxan, herritarrei Gabonetan Eibarko beren txoko kuttunena partekatzera gonbidatuz.
Ekimenak 2025eko abenduaren 1etik 2026ko urtarrilaren 6ra iraungo du, eta helburua da herriko Gabonetako giroa erakutsiko duen mosaiko bisual kolektiboa sortzea. Parte-hartzaile guztien artean, 500 eurotik gorako balioa duen saski berezi bat zozkatuko da, bertako produktuak, bi “Coliseoaren laguna 2026” txartel eta Oparitu Eibar Txartelak aurkituko ditu bertan irabazleak.
Argazkia Instagramen edo Facebooken argitaratu behar da, #GABONAKEIBARREN25 traola erabiliz eta @eibarkoudala kontua aipatuz. Profil publikoa izatea ezinbestekoa da, eta pertsona bakoitzak argazki bakarra bidal dezake. Edozein txoko izan daiteke protagonista: kaleak, plazak, dendak, balkoiak edo Gabonen magia islatzen duen beste edozein espazio.
Lehiaketa 18 urtetik gorako guztiei dago irekita (udal langile eta hautetsien lehen mailako senideak salbu). Urtarrilaren 7an egingo da zozketa, eta irabazlearen izena Udalaren sare sozial ofizialetan argitaratuko da.
Parte hartzen duten irudiek elkarbizitzari eta irudi-eskubideei buruzko arauak bete behar dituzte. Udalak argazkiak bere kanaletan zabaltzeko baimena izango du, beti ere helburu komertzialik gabe.
Lehiaketaren oinarriak www.eibar.eus webgunean kontsulta daitezke, eta zalantzak [email protected] helbidean argitu.


