Euskeraz Primeran! Merkataritza Galak euskararen aldeko konpromisoa aitortu du

…eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraz Primeran! Merkataritza Galaren bigarren edizioa ospatu du, Eibarko denda eta tabernek euskararen alde egiten duten lana aitortzeko. Andrea Covadongak aurkeztutako ekitaldian, establezimenduek hartutako konpromisoen araberako oroigarriak jaso dituzte, eta Arrate Delgado Harri Artian musikari eibartarrak girotu du ospakizuna.

Lehen hitza euskaraz egitea, sare sozialetan euskara erabiltzea edo establezimenduetako oharrak euskaraz jartzea dira merkatariek hartutako konpromisoetako batzuk.

2014an martxan jarri zenetik, 400 establezimendu baino gehiago batu dira Euskeraz Primeran! egitasmora.

Prev Post
Azaroan, Eibarren erosteak eta kontsumitzeak saria dute!
Next Post
Eibarrek ostegun honetan piztuko ditu Gabonetako argiak