Merkataritza eta Zerbitzu sektoreentzako bono-kanpaina berria Eibarren
- 7 de November de 2025
- 34
- Uncategorized @eu
Tokiko merkataritza indartzen jarraitzeko asmoz, Eibarko Udalak eta Eibarko Merkataritza Gune Irekia elkarteak merkataritza eta zerbitzu arloei zuzendutako bono-kanpaina berria jarri dute abian.
Ekimen hau azaroaren 11an hasiko da eta bonuak agortu arte egongo dira salgai, gehienez ere azaroaren 26ra arte.
Kanpaina honetan 50 euroko balioa duten bonoak eskainiko dira 40 euroren truke, hau da, bono bakoitzarekin 10 euroko aurrezpena lor daiteke. Pertsona bakoitzak bere NAN edo AIZ zenbakiarekin, guztira 100 euroko kontsumoa egiteko aukera izango duelarik, 80 euro ordainduta.
Parte hartu nahi duten herritarrek bonoak modu errazean eskuratu ahal izango dituzte www.erosieibarren.eus webgunearen bidez, kanpaina aktibo dagoen bitartean irekiko den formularioa betez.
Erositako bonuak 2025eko azaroaren 28ra arte erabili ahal izango dira, eta data horretan iraungiko dira.
Ekimen honekin, Eibarko Udalak tokiko ekonomia sustatzeko bere konpromisoa berritzen du, merkataritza eta zerbitzu sektoreetako establezimenduetan kontsumoa bultzatuz eta hurbileko merkataritzaren bizitasuna sendotuz.

