K-bitamina-ren atal berria: Yraolagoitia liburu-dendako erreleboaren istorioa

K-bitamina podcasteko atal berri bat dugu entzungai: oraingoan, Víctor Molinero da protagonista, Yraolagoitia liburu-dendako arduraduna. Ixtear zegoen Eibarko aspaldiko liburu-denda baten lekukoa hartzea erabaki zuen, dendaren funtsa galdu gabe jarraipena emanez eta etapa berri baten aldeko apustu irmoa eginez.

Beti izan nuen liburu-denda bat irekitzeko ideia. Etenaldi lasai batetik, gogoan dudan telefono-dei batera.” Esaldi horrek ondo islatzen du atal honen muina: amets pertsonal bat, erabaki ausart bat eta herriko denda historiko bati etorkizuna emateko gogoa.

K-bitaminaren atal honetan, besteak beste, honako gai hauek lantzen dira:

  • Liburuak eta kultura: irakurzaletasuna eta kulturak hiriko egunerokoan duen tokia.
  • Tokiko merkataritzaren balioa: betiko denden garrantzia komunitatea ehuntzeko.
  • Belaunaldi-erreleboa: negozio historikoek bizirik jarrai dezaten funtsezko giltza.
  • Jarraipena eta berritzea: esentzia mantenduz etapa berri bat eraikitzearen erronka.

Víctorren historia eta Yraolagoitiaren etapa berria ezagutu nahi dituzu? Entzun K-bitamina-ren atal osoa eta murgildu liburuen, kulturaren eta tokiko merkataritzaren bihotzean.

Prev Post
Eibarrek argi utzi du Inauteriak kaleko festa direla!
Next Post
Bihar hasiko da neguko ‘Factoring’ merkealdi azoka Errebal Plazian