K-bitamina-ren atal berria: Japonia eta Eibarren arteko fusio gastronomikoa

K-bitaminaren atal berri bat dugu entzungai, Eibarko merkataritza eta ostalaritzaren bihotza osatzen duten pertsonak ezagutarazten jarraitzen duen podcasta. Oraingoan, Jon Altuna da protagonista, Sheiko jatetxeko arduraduna; Japoniako sukaldaritza oinarri duen baina slow food filosofiarekin eta fusio ukitu batekin Eibarko eszena gastronomikoan leku berezia lortu duen proiektua.

“Oso plater landuak egiten ditugu, gertuko produktuak erabiltzen ditugu, garaian garaikoak, eta, era berean, zapore berriak sortzen saiatzen gara”. Hitz horiek ondo laburbiltzen dute Sheikoren asmoa: Eibarren askotan dastatu ez diren zaporeak mahai gainean jartzea, baina beti ere gertuko produktua errespetatuz.

K-bitaminaren atal honetan, besteak beste, honako gai hauek lantzen dira:

  • Sheikoren nortasuna: Japoniako sukaldaritza eta slow food filosofiaren arteko fusioa, detaileak zainduz.
  • Gertuko produktua: Sasoiko osagaiak eta “km 0” filosofia erabiltzearen garrantzia plater landuak sortzeko.
  • Berrikuntzaren erronka: Zer suposatzen duen Eibarko testuinguruan proposamen gastronomiko desberdin eta berritzaile bat mantentzeak eta herritarrekin konektatzeak.

Jonen historia eta plater bakoitzaren atzean dagoen filosofia ezagutu nahi duzu?

Prev Post
Baditugu X. Gilda Lehiaketako irabazleak!