Eibarko bi negozio historikok jabe berriekin jarraituko dute, aurreko arduradunek erretiroa hartu ondoren.
Ametsa Gin Bar tabernaren lekukoa Agus Gomezek hartu du, azken hiru urteetan bertan lan egin ondoren. Izadi loradenda, berriz, Naiara eta Onintza Elgeta ahizpen esku geratu da, Garbiñe Ajuriak 40 urteko ibilbidea amaitu ostean.
Bi negozioek orain arteko izena, eskaintza eta zerbitzua mantentzeko asmoa dute. Herriko beste hainbat establezimendu itxi diren honetan, albiste pozgarria da biek zabalik jarraituko dutela jakitea.