Eibarko tokiko merkataritza kalera aterako da berriro Factoring azokaren edizio berri batekin. Azoka uztailaren 21ean, 22an eta 23an egingo da, 10:00etatik 20:00etara.
Guztira, 27 saltokik hartuko dute parte: 19k postua jarriko dute Toribio Etxeberrian, eta beste 8k eskaintza bereziak egingo dituzte beren dendetan. Hiru egunetan zehar, denboraldi amaierako deskontuak eta askotariko produktuak aurkitu ahal izango dira.
Eta Kitto ere azokan izango da, 10:00etatik 12:30era, erosketetan euskararen erabilera sustatzeko sari-erruleta batekin.
Aukera ederra eskaintzak aurkitzeko, herrian buelta bat emateko eta Eibarko saltokiei babesa emateko.