Intersport Askasibarrek ateak itxi ditu Eibarren, erretiroa dela eta

Eibarrek agur esan dio egunotan herriko kirol munduari lotutako establezimendu ezagunenetako bati. Intersport Askasibarrek, urte askotan herriko merkataritzaren eta eguneroko bizitzaren parte izan ondoren, ateak itxi ditu erretiroa dela eta.

Kirol materialaren salmentan erreferente izan da urte luzez, eta eibartar askorentzat ohiko denda izan da oinetakoak, arropa eta kirol ekipamendua erosteko garaian. Baina bere jarduera komertzialetik harago, Askasibarren ibilbidea tokiko merkataritzaren balioaren eta hurbiltasuneko arretaren adibide ere izan da.

Eskerrik asko urte hauengatik, Askasibar.

Prev Post
Bihar goizean azoka solidarioa egingo dute Helmet House-n, Indiako produktuekin