Eibako Merkataritza Gune Irekia eta Eibarko Udalak antolatuta, BRADERIE-XA ekitaldia ospatuko da bihar, irailak 20, ostirala, udazken/neguko denboraldia baino lehen tokiko merkataritza dinamizatzeko. 10:00etatik 20:00etara, 23 dendek (No Comment, Cedry, Corral, Igmar, Moapics, Gratzina, Guby, Xare, Nona, Ikusi, Pissa, Lulú, Bambi, Hartara, el Tio Palancas, Vieco, Helmet House, Gigil, Kopiña, Irritsa, Ludoteca Zorionak, Villalva supermerkatua eta Central Óptica) produktuak eskainiko dituzte aire zabalean.
Gainera, familia osoarentzako entretenimendua, musika kaleetan eta haurrentzako doako tailerrak izango dira 17:00etatik 19:00etara Untzaga plazan eta Erreba plazian.
16 tabernek ere parte hartuko dute, ohiko «pintxopotearen» eskaintzarekin. (Koskor, Kultu, Kontent, Lusai, Tas Tas, Albert, Suberoa, Topaleku, Arkupe, Banaka, Chic, Slow, Foxtter, Ametsa, Batzoki, Txoko eta Guridi).