ESTREINALDIA! Entzungai dago jada K-Bitaminaren lehen atala.

Atzo argitaratu zen Eibarko merkataritzari zuzendutako lehen “energia-dosia”. Estreinaldi honetan Moapics-eko Maria Ochandianori egindako elkarrizketa ikus daiteke, eta gertuko merkataritza bikain definitzen duen gogoeta bat oparitu digu:

“Ez da zer egiten dugun, nola egiten dugun baizik. Moapics-en oinarria entzutea da, eta xehetasunak zaintzea”.

Zertaz izan zen solasaldia zehazki?

  • Branding-a eta markaren identitatea.
  • Negozio batek koherentziaz nola eboluzionatu dezakeen.
  • Aukeratutako produktu bakoitzaren atzean dagoen sentsibilitatea.

Haurrentzako negozio berezi honen istorioa ezagutu nahi baduzu, play-ari eman besterik ez duzu egin behar!

Prev Post
Errege Magoak Eibarrera etorriko dira
Next Post
Gabonetako balantze positiboa Eibarko ostalaritzan