K-bitamina-ren atal berria: Sosola baserriaren artisau-ogiaren istorioa

K-bitamina podcasteko atal berri bat dugu entzungai: oraingoan, Aizpea Izagirre da protagonista, Sosola baserriko arduraduna, eta artisau-ogiaren atzean dagoen lana eta filosofia gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. “Guretzat ogia ez da produktu bat bakarrik; eguneroko lanaren eta tradizioaren emaitza.” Esaldi horrek ondo laburbiltzen du atal honen muina: belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza, ofizioarekiko errespetua eta kalitatearen …

Bihar hasiko da neguko ‘Factoring’ merkealdi azoka Errebal Plazian

Eibarren neguko ‘Factoring’ merkealdi azoka egingo da otsailaren 24an, 25ean eta 26an, tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz. Aurten 20 saltokik hartuko dute parte: 14k postu jarriko dute Errebal Plazian, eta beste 6k beren dendetatik bat egingo dute ekimenarekin. Hiru egunetan zehar, denboraldi amaierako produktuak aurkitu ahal izango dira beherapen bereziekin, 10:00etatik 20:00etara. Azoka Eibarko Udalak eta …

K-bitamina-ren atal berria: Yraolagoitia liburu-dendako erreleboaren istorioa

K-bitamina podcasteko atal berri bat dugu entzungai: oraingoan, Víctor Molinero da protagonista, Yraolagoitia liburu-dendako arduraduna. Ixtear zegoen Eibarko aspaldiko liburu-denda baten lekukoa hartzea erabaki zuen, dendaren funtsa galdu gabe jarraipena emanez eta etapa berri baten aldeko apustu irmoa eginez. “Beti izan nuen liburu-denda bat irekitzeko ideia. Etenaldi lasai batetik, gogoan dudan telefono-dei batera.” Esaldi horrek …

Eibarrek argi utzi du Inauteriak kaleko festa direla!

Eibarrek berriro erakutsi zuen Inauteriak kalearen eta kuadrillen festa direla. Eguerdiko eguraldi kaskarra gorabehera, herriak giro ezin hobeari eutsi zion, eta parte-hartzea oso handia izan zen. Tabernen lehiaketan, Koskor taberna izan zen aipagarriena; dekorazio onenaren saria jaso zuen, ikusmina piztu zuen eszenaratze bati esker. Egitarauak gaur, Inauteri-asteartearekin, jarraituko du. Horrela, gaur arratsaldeko 17:00etatik 18:30era bitartean, …

K-bitamina-ren atal berria: Japonia eta Eibarren arteko fusio gastronomikoa

K-bitaminaren atal berri bat dugu entzungai, Eibarko merkataritza eta ostalaritzaren bihotza osatzen duten pertsonak ezagutarazten jarraitzen duen podcasta. Oraingoan, Jon Altuna da protagonista, Sheiko jatetxeko arduraduna; Japoniako sukaldaritza oinarri duen baina slow food filosofiarekin eta fusio ukitu batekin Eibarko eszena gastronomikoan leku berezia lortu duen proiektua. “Oso plater landuak egiten ditugu, gertuko produktuak erabiltzen ditugu, …

Baditugu X. Gilda Lehiaketako irabazleak!

Epaimahaiak aurtengo edizioan aurkeztutako gilden maila bikaina azpimarratu du. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako X. Gilda Lehiaketako epaimahaiak ostiral eguerdian izendatu ditu edizio honetako irabazleak. Mireia Alonsok, Josu Mugerzak eta Xabier Albizuk osatutako taldeak Zelai Bideri eman dio Gilda Tradizional Onenaren saria. Epaimahaikideen hitzetan, proposamen honek “gilda tradizional batek izan behar duen guztia biltzen du, …

K-bitamina-ren atal berria: oraingoan gizonezkoen modaren inguruan

Atzo estreinatu zen K-bitaminaren atal berria, gure hiriko merkataritza eta ostalaritzaren arimari ahotsa eta aurpegia jartzen dizkion podcasta. Oraingoan, Maite Álvarez da protagonista: Guby markaren atzean dagoen bultzatzailea, Eibarko nortasunaren parte bihurtu dena, gizonezkoen modan espezializatutako bi saltokirekin. Elkarrizketan zehar, Maitek tokiko ekintzailetzari buruzko ikuspegi fresko eta baikorra partekatzen du. Esperientziak ematen duen zintzotasunez, bere …

Eibarrek “Rexcatering” egitasmoa indartu du, Hondakin Zero hozkailu gehiago jarrita.

Udalak bi gune berri ireki ditu Errebalen eta Urkin, elikagaiak doan jasotzeko. Horrela, beste lau ikastetxe batu dira elikagaien xahutzearen aurkako ekimenera. Eibarrek sendotu egin du ekonomia zirkularraren aldeko apustua. Egogaingo lehen “Hondakin Zero Hozkailua”k oso harrera ona izan du —bertan utzitako errazio guzti-guztiak aprobetxatu dira—, eta, arrakasta horren ondoren, Rexcatering zerbitzua herriko beste gune …

Antxon gozotigiak ateak itxi ditu 80 urtez eibarko etxeak gozotzen egon ostean

Bada zapore gazi-gozoa uzten duen albisterik, eta Antxon Gozotegiaren itxiera horietako bat da, zalantzarik gabe. Zortzi hamarkadaz eibartarren bizitza gozatu ondoren, herriko gozo-denda mitiko honek behin betiko esango du agur, erretiroa hartzeko garaia iritsi baita. Kolpe latza herriko merkataritzarentzat. Duela 80 urte zabalduz geroztik, Antxon ez da negozio hutsa izan; elkargune bat izan da, eta …

ATAL BERRIA! Eskulangintza eta gaztetasuna K-bitaminaren dosi berrian.

Atal honetan Hartara markaren sortzaile den Jone Olabarriren nondik norakoak kontatzen dira. Bere tailerreko ateak ireki ditu prozesu sortzaileaz, modaz eta ofizioaz hitz egiteko. “Poltsa bakoitza bakarra da. Nik oihal zati bat margotzen dut, eta hortik ez dakit zenbat poltsa aterako diren.” Solasaldi honetan, pieza bakoitza bakarra bihurtzen duen magiaz dihardu, baina baita beste gai …