Neguko arropa eta osagarrien azoka Eibarren, azaroaren 8ra arte

Vintage arropa, azken joerako jantziak, bitxiak eta artisautza-produktuak izango dira aukeran Estaziño kaleko azokan.

Neguko azoka berri batek ateak ireki ditu gaur Eibarren, Estaziño kaleko 16. zenbakian, tren geltokiaren parean. Azaroaren 8ra bitartean, bisitariek negurako arropa, osagarriak eta bestelako produktuak erosteko aukera izango dute bertan.

Askotariko eskaintza bildu dute azokan: vintage estiloko arropak, gaur egungo modari jarraitzen dioten jantziak, neurrira egindako piezak, bitxiak eta eskuz landutako artisautza-produktuak. Besteak beste, jertseak, txaketak eta hotzari aurre egiteko bestelako jantziak aurkitu ahal izango dira.

Ordutegiari dagokionez, ostegunetik larunbatera 10:30etik 20:30era egongo da zabalik azoka. Igandean, azaroaren 8an, berriz, 11:00etatik 16:00etara izango da bertara hurbiltzeko aukera.

Prev Post
Eibar Modan desfilea azaroaren 6an itzuliko da Errebalera
Next Post
Azaroan, Eibarren erosteak eta kontsumitzeak saria dute!