Eibarko Dendarien Elkarteak antolatutako moda-desfilea 20:00etan hasiko da, Errebal plazan.
Datorren barixakuan, azaroaren 6an, Eibar Modan desfilearen edizio berri bat egingo da Errebal plazan, Eibarko Dendarien Elkarteak antolatuta eta Eibarko Udalaren laguntzarekin.
Ekitaldian herriko 23 establezimenduk hartuko dute parte, udazken-neguko denboraldirako moda, osagarri, optika eta bestelako proposamenak aurkezteko.
Desfileak tokiko merkataritzaren eskaintza ezagutaraztea eta herriko denden lana balioan jartzea du helburu, moda eta entretenimendua uztartuz.