Eibarko dendak pasarelara aterako dira maiatzaren 15ean
Maiatzaren 15ean, Eibarko hainbat dendak protagonismo berezia izango dute moda desfile batean. Herriko establezimenduek denboraldi honetarako prestatu dituzten proposamenak erakutsiko dituzte: moda, osagarriak, optika eta bestelako produktuak, guztiak Eibarko saltokietan bertan eskuragarri. Desfilea aukera polita izango da tokiko merkataritzak eskaintzen duen aniztasuna gertutik ezagutzeko, denboraldi berrirako ideiak hartzeko eta herriko dendek egindako lana balioan jartzeko. …
