Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Errebal Plazara lekualdatu dute
Eibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) kokapen berria du urriaren 21etik. Orain arte udaletxeko beheko solairuan zegoen bulegoa Errebal Plazako lokal batera lekualdatu dute, herritarrentzako zerbitzua eskuragarriago egiteko.
Bulegoak kontsumitzaileen eskubideei buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu, baita kexak eta erreklamazioak bideratzeko laguntza ere. 2025ean, 1.381 kontsulta eta 220 erreklamazio izapidetu zituen.
Arreta-ordutegia astelehenetik barixakura da, 9:00etatik 14:00etara, aurretik hitzordua eskatuta. Horretarako, 943 20 38 43 telefonora deitu edo [email protected] helbidera idatzi daiteke.


