UNIko ikasleek Eibarko hamar saltokiren erakusleihoak apainduko dituzte Gabonetarako

Eibarko Udalak, Uni Eibar-Ermua ikastetxearekin eta Eibarko Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, tokiko merkataritza sustatzeko ekimena jarri du martxan.

Proiektuaren bidez, Merkataritza arloko ikasleek Eibarko hamar saltokiren erakusleihoak diseinatu eta apainduko dituzte Gabonetarako. Helburua da ikasleei benetako lan-ingurune batean esperientzia eskaintzea eta, aldi berean, herriko saltokien erakargarritasuna hobetzea.

Parte hartu nahi duten saltokiek urriaren 29ra arte eman dezakete izena, [email protected] helbidera idatzita. Eskaera gehiago jasoz gero, urriaren 30ean zozketa egingo da.

Erakusleihoak abenduaren 4rako prest egongo dira.

Prev Post
Elikadura-sektoreari zuzendutako bonuen kanpaina berria abian da
Next Post
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Errebal Plazara lekualdatu dute