Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren IV. Azoka egingo dute zapatuan Errebalen

Eibarko Errebal plazak Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren IV. Azoka hartuko du urriaren 24an, zapatuan, 10:30etik 14:30era. Ekimenaren helburua kontsumo jasangarria sustatzea eta herritarrei erosteko eta kontsumitzeko bestelako aukerak ezagutaraztea da.

Azokan tokiko produktu ekologikoak, bidezko merkataritza, artisautza eta moda jasangarria izango dira, besteak beste. Horrez gain, gosari ekologikoak, zuzeneko musika, haurrentzako tailerrak, erakusketak eta sukaldaritza-erakustaldiak eskainiko dituzte.

Egoaizia, Aldatzen eta Biolur elkarteek antolatu dute azoka, hainbat erakunderen laguntzarekin. Jardunaldiari amaiera emateko, produktuen saskiak zozketatuko dituzte eta 2026ko Kartel Lehiaketako sariak banatuko dituzte.

 

Prev Post
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Errebal Plazara lekualdatu dute
Next Post
Tripontziak ekimen gastronomikoa azaroaren 6tik 29ra izango da Debabarrenean