Eibarko dendak pasarelara aterako dira maiatzaren 15ean

Maiatzaren 15ean, Eibarko hainbat dendak protagonismo berezia izango dute moda desfile batean. Herriko establezimenduek denboraldi honetarako prestatu dituzten proposamenak erakutsiko dituzte: moda, osagarriak, optika eta bestelako produktuak, guztiak Eibarko saltokietan bertan eskuragarri.

Desfilea aukera polita izango da tokiko merkataritzak eskaintzen duen aniztasuna gertutik ezagutzeko, denboraldi berrirako ideiak hartzeko eta herriko dendek egindako lana balioan jartzeko.

Ekitaldian, gainera, Eibar Moda Sortzen lehiaketan egindako lanak ere aurkeztuko dira. Sormenari eta tokiko merkataritzari lotutako ekimen horren barruan, desfilean bertan jakinaraziko da zein izango den lan irabazlea.

Honako establezimenduek hartuko dute parte:

Adarbar, Bambi, Beittu, Burbujas y más, Central Óptica, Ditare, Eskulan, Gi-Gil, Glow Up, Guby, Helmet House, Igmar Federópticos, Irritsa, Kopiña, Laguinda, Mopics, No Comment, Nona, Pissa, Txukuna, Vieco Chicos eta Vieco Mujer.

Erosieibarrenetik herritarrak animatu nahi ditugu hitzordu berezi honetan parte hartzera, Eibarko dendek denboraldi honetarako prestatu dutena ezagutzera eta tokiko merkataritzari babesa ematera.

  • Data: maiatzak 15
  • Lekua: Errebal Plazia
  • Ordua: 20:00
Prev Post
“Nirekin hasi euskaraz” kanpaina, Eibarko ostalaritzan
Next Post
Eibar Loratzen: tokiko merkataritza kalera aterako da maiatzaren 21ean