Zabalik dago Eibarko errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza epea
Eibarko Udalak herriko hizkuntza-paisaia euskalduntzeko laguntzak martxan jarri ditu. Merkataritza eta industria lokalek, baita elkarteek ere, azaroaren 14ra arteko epea daukate irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko gastuak finantzatzeko.
Zer laguntzen da diruz?
- Errotulu nagusiak.
- Barruko zein kanpoko inskripzio finkoak.
- Irudi korporatiboaren bestelako elementu grafikoak.
Laguntza hauek 2024ko azaroaren 16tik 2025eko azaroaren 14ra bitartean egindako lanei dagozkie. Eskaerak modu telematikoan egin behar dira www.eibar.eus webgunean, ziurtagiri digitala erabiliz.


